ES | EU
Gobierno Vasco

AURKEZPENA

EPA EIBAR HHI Ikastetxea Eibarren kokatua dago eta pertsona helduen heziketara bideratuta dago. Eibarko zirkuluaz gain beste bi zirkulu ere baditugu. Elgoibarkoa eta Debakoa.

Gure ikastetxean matrikulaturiko ikasle kopurua 500en batekoa da, ikasturtearen arabera zertxobait alda daiteke berau. Bi hezkuntza mota eskaintzen ditugu: arautua eta ez arautua.

Hezkuntza arautuaren helburua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulu ofiziala lortzea da. Irakaste mailak Gradu Iekin  (alfabetizazioa) hasten dira. Ondoren Gradu IIan  kultura orokorra lantzen da. Gradu IIIan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasketak ematen dira. Gradu I-ko ikasketen barnean irakurketa eta idazketan alfabetizazioa eskaintzen da. Gradu IIIan aukerako moduluak ikasketa osagarri bezala ematen dira.

Hezkuntza ez arautuan 25 eta 45 urtetik gorakoentzako Unibertsitate Sarbide froga azterketa egiteko prestakuntza ematen dugu. Baita ere Lanbide Heziketako (FP) Goi mailako zikloetan sartzeko frogaren prestakuntza eskaintzen da.  Baita euskara eta gaztelera atzerritarrentzat.  Baita Euskera, Ingelesa eta Informatika modulu ireki bezala.

Bestalde gizarte eta kultura ekintzak ere antolatzen dira. Hauen helburu nagusia ikasleriaren inguruko giza bizitzan eta elkarren arteko harremanetan parte hartzea da, ahal den heinean ikastetxeak garrantzia duten leku ezberdinetara (museoak, zine emanaldiak, herriak, hiriak...) irteerak antolatzen ditu.

© EIBARKO HHI
Telefonoa: 943208856 | Fax: 943208067 | epaeibar@yahoo.es